Gazte eguna Hernani
Hernaniko kolektibo desberdinek antolatutako emanaldietan ere parte hartu izan degu. Gazte asanbladak antolatutako GAzte egunean ere, antza. Egia esan, ez degu oritzapen haundirik honetaz baina informazio hau topatu degu. Barkatuko didate antolatzaileek baina memoria eskaxa daukat, antza.
Eskerrik asko.
---
Horrela iragarri zen:
Kaixo guztioi! Zer moduz?
Larunbata honetan –martxoak 03- Gazte Eguna ospatuko da Hernanin. Egunean zehar hainbat ekitaldi egingo dira Atsegindegiko plazan eta egunari amaiera emateko Aritz Sound System musika jartzailearen sesioa Kontrakantxa gaztetxean. Hona hemen egitaraua:
ZER: GAZTE EGUNA
NON: Hernani. Atsegindegiko plazan eta Kontrakantxa Gaztetxean.
NOIZ: Martxoak 03, larunbata.
EGITARAUA:
11:00-Hitzaldia
14:00-Bazkari herrikoia
15:30-Txan magoa
17:00-Jokoak
21:00-Kontzertuak: Ania, Kloratita
01:00-Aritz Sound System musika jartzailea Kontrakantxa gaztetxean (musika beltza; reggae, rap, funk, afro-brasildar doinuak, e.a.)
Informazio honen berri zuen komunikabidean ematea asko eskertuko genuke.
ONDO IZAN